Aplikazio honen sortzaileak Mutrikuko institutuan bigarren batxilerra amaitzen ari garen lau ikasle gara.

Aspaldian jendeak herriarekiko jakinmina galdu duen sentsazioa daukagu, eta ez garela ari hurrengo belaunaldiei jakinmin hau transmititzen. Gure ustez, bakoitzak bere herriko historia, kultura eta gauza orokorrei buruz jakitea ezinbestekoa da eta Mutrikuri buruzko galderak egiten dituen aplikazio bat sortzea erabaki dugu.