Aplikazioa sortzerako orduan lau fase jarraitu ditugu:

1 fasea: ARAZOA PLANTEATU

Aspaldian jendeak herriarekiko jakinmina galdu duen sentsazioa daukagu, eta ez garela ari hurrengo belaunaldiei jakinmin hau transmititzen. Gure ustez, bakoitzak bere herriko historia, kultura eta gauza orokorrei buruz jakitea ezinbestekoa da eta horretarako egunean behin aplikazioan oinarritu gara Mutrikuri buruzko galderak egiten dituen aplikazio bat sortuz.

2. fasea: BEHARRAK IDENTIFIKATU

Aplikazioa egiten hasi aurretik bagenekienez ez geneukala esparru honetan beharrezkoa zen jakinduria maila, aplikazio eta tresna berriak erabiltzen ikasi behar genuen (AppInventor, Inkscape…), baita kontzeptu berriak ulertzen ere (CC-ri buruzkoak adibidez). Horretan irakaslearen laguntza izan genuen.

3. fasea: INFORMAZIOA JASO

Beharrezkoak genituen tresnak eta aplikazioak erabiltzen ikasi ondoren, aplikazioa egiteko beharko ditugun irudiak, testuak, diseinuak egiten hasi beharko dugu, baita galderak egiteko beharrezkoa dugun informazioa lortzen ere eta azkenik galdera hauek sortzen aplikazioan jartzeko. Kontuan izan beharko dugu web orrialdea ere egin behar dugunez, hor argitaratzeko gauzak prestatzen joatea ere komeni dela.

4.fasea: ARAZOEI IRTENBIDEA EMAN ETA ARAZO BERRIAK PLANTEATU

Sortutako material guztiarekin, AppInventor eta WordPress erabilita aplikazioa programatu eta amaituko dugu. Azkenik web orrialdea sortu eta bertan aplikazioa deskargatzeko linka jarriko dugu nahi duenak deskargatu dezan. Momentu horretatik aurrera aplikazioa aktualizatzen eta hobetzen joatea izango da gure helburua, jendeak aplikazioaz gozatu dezan.

Hasieran aplikazioari eman nahi genion itxura honako hau zen:

Eta amaieran daukan itxura zuek zeuek ikusi aplikazioan!!