Aplikazioa egiten hasi aurretik bagenekienez ez geneukala esparru honetan beharrezkoa zen jakinduria maila, aplikazio eta tresna berriak erabiltzen ikasi behar izan genuen (AppInventor, Inkscape…), baita kontzeptu berriak ulertzen ere (CC-ri buruzkoak adibidez). Horretarako irakaslearen laguntza izan genuen.

Beharrezkoak genituen tresnak eta aplikazioak erabiltzen ikasi ondoren, aplikazioa egiteko beharrezko genituen irudiak, testuak, diseinuak egiten hasi beharko dugu, baita galderak egiteko beharrezkoa genuen informazioa lortzen ere eta azkenik galdera hauek sortzen aplikazioan jartzeko. Kontuan izan genuen web orrialdea ere egin behar genuenez, hor argitaratzeko gauzak prestatzen joatea ere komeni zela.


Azkenik sortutako material guztiarekin, AppInventor eta WordPress erabilita aplikazioa programatu eta amaitu dugu. Web orrialdea sortu eta bertan aplikazioa deskargatzeko linka ere jarriko dugu nahi duenak deskargatu dezan. Orain, aplikazioa aktualizatzen eta hobetzen joatea izango da gure helburua, jendeak aplikazioaz gozatu dezan.

Hona hemen hasiera batean gure webguneari eman nahi genion itxura: